XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edota zerbait egin behar da lehen izan zuen indarra berreskuratu dezan?

Eta zer egin lehengo indarra lortu ahal izateko?

Bide berriak urratu behar badira, zein lirateke bide berri horiek?

Tratamendu egoki bat behar badu zein litzateke tratamendu egoki hori?

Puntu hauek eta beste zenbait aztertu beharko lirateke plaza libreko saioen inguruan.

Izan ere, lagunartean antolatu ohi ziren bertso-saioak alde batera utzita, mota honetako bertso-saioak dira Euskal Herrian bertso-saio antolatuen artean tradiziorik handiena dutenak.

Baina garbi dago plaza libreko bertso-saioen kontua birpentsatu beharra dagoela eta gaur egun beharrezkoak diren baldintzetara egokitu, bertsolariei kantatzeko baldintza egokienak ziurtatu ahal izateko, eta entzulegoari entzuteko baldintza egokienak eskaintzeko.

Hemen sartuko lirateke bertsolariek kantatzeko lekuaren egokitasuna, megafoniaren funtzionamendua, entzuleen erosotasuna, e.a. luze bat.

Era berean erabaki beharko litzateke zein den bertso-saioa osatzeko erarik egokiena, zenbat bertsolari, gai-jartzailerik bai ala ez, etab.

b) Jaialdiei buruzko gogoetak

Mota honetako bertso-saioek lortu duten arrakasta eta erakarmena mantentzeko zer egin beharko litzatekeen jakitea da kontua.

Hau da, bai antolamendu aldetik eta bai bertsolari eta bertsozaleen aldetik gaur egun ematen zaion tratamendua egokia den ala ez aztertu behar da.

Hutsuneei dagokienean, jendeak aipatzen dituenak kontuan hartu eta zuzentzeko bideak egin behar dira eta, aldatu beharrekorik balego, aldatu eta egokitu.

Arazoa ordea, sakonean, etorkizuna da.

Hau da, datozen urteetan arrakasta hau segitzea nahi bada, sortuko diren baldintza berriei nola egokitu behar zaizkion bertso-saio hauek.

Gaur egun egiten diren bezala egiten jarraitzeak errutina eta aspertze edo nazkatze bat ekar badezake, zerbait aldatzea beharrezkoa izango litzateke, gehiago oraindik, etengabe aldatzen eta berritzen joatea eskatuko luke.

Aldatzekotan ordea, zer aldatu?

Nola egokitu datozen beharretara?